Osasun larrialdia dela-eta garraioan hartutako neurriei buruzko informazio guztia duzu hurrengo webgunean: Euskadi.eus/garraioak
GARRAIO PUBLIKOAN SEGURTASUNA BERMATZEKO INFORMAZIOA
MASKARA ERABILI
ZAINDU HIGIENEA
ZAINDU DISTANTZIA

TENPERATURA
KONTROLA
Gainerakoak kutsatzeko aukerak murrizteko, tenperatura kontrol aleatorioak eta anonimoak egingo dira.
Garraio publikoaren erabileraren inguruan zalantzarik baduzu?
Zaindu tartea eta jokatu arduraz!

Erabiltzaileei zuzendutako Prebentzio neurriak
Informazio neurriak
Garraio publikoa, Euskal Osasun Zerbitzuak (Osakidetza) kartelen, bideoen eta abarren bidez ematen dituen jarraibide guztien hedapenerako baliabide izango da, herritar guztiei kutsatzeak saihesteko neurriak eta kutsatze posibleen aurrean jarduteko planak helarazteko.
Errefortzu neurriak garbiketarako
Garbiketarekin erlazionatutako errutinak egokitu dira, eta arreta handiagoa jartzen da asko ukitzen diren gainazalen eta puntuen desinfekzioan, eta hondakinak kentzean.
Zehazki, hauetan zentratzen da desinfekzioa: heldulekuetan, eskudeletan, mugikortasun urria duten pertsonen segurtasun-zintetan, eta irekierako eta bestelako aginteetan, produktu desinfektatzaile espezifikoak erabiliz.