GARRAIO PUBLIKOA SOILIK BEHAR-BEHARREZKOA DEN KASUETAN ERABIL DAITEKE
GAINERAKO ERABILTZAILEEKIKO SEGURTASUN DISTANTZIA ERRESPETATU
Mugitu nasan eta trenean zehar distantzia hori bermatzeko, eta beharrezkoa balitz, hurrengo zerbitzuari itxaron.
Segurtasun-gomendioak
Garraio publikoaren erabileraren inguruan zalantzarik baduzu?
Osasun larrialdia dela-eta garraioan hartutako neurriei buruzko informazio guztia duzu hurrengo webgunean: Euskadi.eus/garraioak
Zaindu tartea eta jokatu arduraz!

Erabiltzaileei zuzendutako prebentzio neurriak
Informazio neurriak
Garraio publikoa, Euskal Osasun Zerbitzuak (Osakidetza) kartelen, bideoen eta abarren bidez ematen dituen jarraibide guztien hedapenerako baliabide izango da, herritar guztiei kutsatzeak saihesteko neurriak eta kutsatze posibleen aurrean jarduteko planak helarazteko.
Errefortzu neurriak garbiketarako
Garbiketarekin erlazionatutako errutinak egokitu dira, eta arreta handiagoa jartzen da asko ukitzen diren gainazalen eta puntuen desinfekzioan, eta hondakinak kentzean.
Zehazki, hauetan zentratzen da desinfekzioa: heldulekuetan, eskudeletan, mugikortasun urria duten pertsonen segurtasun-zintetan, eta irekierako eta bestelako aginteetan, produktu desinfektatzaile espezifikoak erabiliz.